Zahar-barriak

Fair Saturday asteburuan

Posted on

Fair Saturday Black Friday ezagunari aurre egiteko alternatiba lez sortu zan. Aurten azaroaren 28an ospatuko da itzelezko programa zabalagaz.

Kulturaren eta arteen kulturaren bidez komunidadeen eta eskualdeen arteko zubiak eregitea dau helburu jaialdiak, edo horretarako kontzientzia sortzea behinik behin. Horregaz batera, kultura- eta gizarte-sektoreei laguntzea bilatzen da, merezi daben posizinoan jarriz.

Aurten hamabigarren edizinoa beteko dau jaialdiak programa zabal-zabalagaz. Gero eta kultur ekimen gehiago, herri gehiago eta jarduera gehiago batzen dira. Musika mota guztietako ekitaldiak (abesbatzak, taldeak, bakarkakoak, DJak), tailerrak, erakusketak… Ehun ekitalditik gora programau dira, bilatu bakotxarentzat egokiena eta parte hartu. Kulturea da gizarte kohesinorako tresnarik onena.