LiteraturaZahar-barriak

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXIX. edizioa

Posted on

Bilboko Udalak egin dau deia Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXIX. Ediziorako. Modalidade bi dira: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa, eta parte hartzaileek batera baino ezin dira aurkeztu, eta lan bakarra ganera.

Gura dauen edozeinek parte hartu leike, 18 urtetik gora bada. Lan originalak izan behar dabe, gehienez hamabost orrikoak (DIN A-4 motako orrietan, Times New Roman edo antzeko letra-mota, tamaina 12koa, 1,5eko lerro tarteagaz).

Lanak urtarrilaren 15etik martiaren 30era bitartean aurkeztu behar dira udalaren web-orriaren bidez: www.bilbao.eus/concursoaresti, gaztelaniaz, www.bilbao.eus/arestilehiaketa, euskeraz.

Epaia Bilboko Udalaren webgunean argitaratuko da: www.bilbao.eus, eta Bilboko Udalak bere gain hartzen ditu saritutako lanen ustiapen eskubideak.

Sariak honeek izango dira: 3.500 € gordineko sari bata eta 1.750 € gordineko accesit bi modalidade bakotxean.