BarriketanEtnografia

Gaubelea

Posted on

Herminia Lazpita eta Klaudio Berrizbeitiak dinoen lez, bat hilten zanean, enterruaren ostean bazkaria egiten zan. Familiakoai eta kanpotik etorritakoai bazkaria emoten jaken.

Aurreko gauean gaubelea egiten zan. Familiakoak eta auzokoak hildakoaren etxean alkartu eta gau guztian gorpua zaintzen egoten ziran. Lehenengo errosarioak errezetan ebezan. Gero etxekoak edariak eta jateko zeozer atera, eta kasu askotan, gaua amaitu orduko batzuk mozkortu be egiten ziran.