GUROT Euskal Tribiala lehiaketa bat da, euskeraz olgetako. Aurten barriro dator ikasturte barriagaz. Orain arte gazteentzako bazan be, aurten beste modalidade bat dakar 16 urte edo gehiagoko herritarrei zuzenduta.
Amorebieta-Etxano, Durangaldea, Getxo, Gernika-Lumo, Enkarterri, Mungia edota Txorierrin bizi edo ikasten daben 16 urtetik gorakoek izango dabe parte hartzeko aukerea. Erronkea izango da norberaren inguruko eta mundu zabaleko galderak euskeraz erantzutea, ezagutza neurtzea eta, batez be, olgetan ondo pasetea.
Tribialeko dinamikaren bitartez, era eta gai askotako galderak erantzun behar dira, gertuko errealidadekoak zein mundu zabalekoak.
Lehiaketea zemendiaren 9tik abenduaren 13ra izango da, baina aurretik entrenau gura izan ezkero aukerea dago. Irabazleak sari gozoa eroango dau, parte-hartzaileen artean 2 opari-bono banatuko dira. Bono bakotxa lagun birentzat izango da, gau 2 + armozua, EAEko nekazal-turismo baten.




