LiteraturaZahar-barriak

Gutun Zuriak hamar urte

Posted on

Aurten «Ospakizuna» izango da ardatza Azkuna Zentroan egingo dan Gutun Zuriaren hamargarren edizinoan. Apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean, literatura gai zentrala izan arren, gainerako adierazpide artistiko batzukaz lotuta agertuko da, orain arteko ibilbidean erakutsitako joereari jarraituz.

Hitzaldiak, irakurraldiak, zine eta musikagaz lotutako saioak… programa zabala dago, gustu guztietarako aukerak. Mundu mailako izen handi asko hurreratuko dira Bilbora egunotan, honezkero sendotuta dagoan ekitaldirako.