LiteraturaZahar-barriak

Rafael Mikoleta ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Posted on

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskerazko ipuinen lehiaketan parte hartzeko konbitea zabaldu dau. Lehiaketa Bilboko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta 33garrenez egiten da.

Lehiaketaren bitartez, ikasleak euskerazko testuak irakurri eta idaztera bultzatzea lortu nahi da. Eta halan izan dau emaitza be, aurreko edizinoetan saritutako batzuk, helduaroan be literaturari lotuta jarraitu dabe eta.

Lehiaketara aurkeztuko diran testuak, euskeraz idatzita eta marrazkiz horniduta egongo dira. Originalak izan behar dira, eta inoiz argitaratu bakoak. Gaia librea da, eta luzera 2-4 orrialdekoa.

Hainbat sari dagoz irabazleentzat, euren idazlanak liburu baten argitaratzeaz gainera.

Lehiaketaren oinarriak Bilboko Udalaren webgunean dagoz eskuragarri.