LiteraturaZahar-barriak

Herri-kantutegien gaineko jardunaldia Soinuenean

Posted on

Soinuenea-Herri Musikaren Txokoak herri-musikaren XIX. jardunaldia eratu dau «Kantutegiak eta errepertorio herrikoiak» gaiari buruz. Jardunaldia Musikenen, Eresbilen eta Oiartzungo udaletxean egingo da azaroaren 19-20-21ean.

Programan era askotako hitzaldiak eta jarduerak sartzen dira. Galiziako, Euskal Herriko, eta Kataluniako herri-kantutegiei buruz adibidez. Zapatuan eta domekan lan-saio monografikoak egingo dabez, herri-kantuen transkripzinoari buruz eta Hungariako esperientzien ganeko erakustaldiakaz.

Programea osotzeko, bisitak eta musika-saioak egongo dira.