LiteraturaZahar-barriak

Idazleen Biltzarra Saran

Posted on

Aurten 36. edizinoa dau Sarako Idazleen Biltzarrak. Urteroko moduan, Pazko astelehenean izango da zita, baina azken urteotako moduan, egun bikoa izango da, astelehenean, apirilaren 22an, publikoarentzat, eta martitzenean, 23an, profesionalentzat.

Saran idazleak, argitaratzaileak eta irakurleak batzen dira, euskal literaturaren bihotza bihurtzen da orduan Lapurdiko herri zoragarri hori.

Azokako erakusmahaiez gainera, beste ekitaldi batzuk be egingo dira, besteak beste, XXI. mendeko euskal literaturari buruzko hitzaldia eta irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoen ganeko mahai-ingurua.