LiteraturaZahar-barriak

Ilustrazinorako diru-laguntzak

Posted on

Eusko Jaurlaritzakkomiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osotzen daben ilustrazioak sortzeko diru-laguntza deialdia iragarri dau.

Alde batetik, «irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu dauken ilustrazino-proiektuentzat» 15.000 euroko 3 laguntza egongo dira, eta bat andrazko batentzat izango da; beste aldetik, «komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu dauken ilustrazino-proiektuentzat» 15.000 euroko beste 4 laguntza banatuko dira, honeetatik be bat andrazko batentzat.

Gure artean sortzaile asko eta onak dagozala jakinda, bidea egin gura daben 18-30 urte bitarteko gazteei laguntzea da deialdi honen helburua.

Maiatzaren hasierara arte aurkeztu daitekez egitasmoak.