Dakienak dakiEtnografia

Jatorduak III. Domekaz

Posted on

Domekea, asteko jaieguna izanik, bazkari bereziko eguna izaten zan. Armozua be arinago hartzen zan (gogoan hartu jente asko goizeko zortziretako mezara joaten zala) eta normalean baino apur bat beranduago bazkaltzen zan. Domeketan, normalean, lapikoko ezbardina preparetan zan: zopea, garbantzuak eta horreekaz egositako okelea tomate edo piperrakaz jaten ziran gehienetan. Lantzean behin, baina, paellea bezalakoak be preparetan ziran. Domeketako postrea be ezbardina eta berezia izaten zan: sagar eta madari erreak, etxean eginiko natilla eta flanak, edo arroz-esnea preparetan ziran.

Baserrietan, ganera, etxeko abere txikiren bat be hilten zan noizean behin, esate baterako, oilo bat bide batez oilo-zopea egiteko. Hori egin ostean, oiloaren okelea lapikotik atara, zatitu barik badago zatitu, albardau eta frijiduta ataraten zan tomate apur bategaz. Konejuak eta oilaskoak be hilten ziran, baina horreek egun bereziagoetarako (Gabonak, Jaunartzeak) gordeten ziran normalean.

Domeketako bazkariaren ostean, ganera, gizon askok kafea eta kopea txokorragaz lagunduta hartzeko ohiturea eukien, etxean zein etxetik kanpo, hau da, tabernan.