Dakienak dakiHizkuntza

“Jokalariak, ospitalean probak egiteko hitzordua biharko zeukan, baina bihar BEHARREAN barikura atzeratu deutsie”

Posted on

Bihar beharrean ez dago zuzen esanda. Bihar barik datorren barikuan, edo biharko ordez hurrengo barikuan hobeto esanda dagoz. Baina beharrean erabili gura izan ezkero: Bihar izan beharrean datorren barikuan.

Hiztegira bagoaz, baleiteke aurkitzea, beharrean horrek “en vez de, en lugar de” esangurea be badaukala. Baina esangurea da bat, eta esaldian zelan josi, beste bat. Aditzaren atzetik darabilgu esangura horregaz beti: ‘Zuk egin beharrean neuk egingo dot’. ‘Zeu hona etorri beharrean, neu horra joango naz’, eta holan.

Aditza ez dan berba bategaz esangura hori emoteko, beste era bat bilatu beharra dago: ‘Nire ordez zeuk egizu’. ‘Zeu hona barik, neu joango naz horra’, eta holan.