LiteraturaZahar-barriak

Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa zabalik

Posted on

Honezkero zabalik dago Julene Azpeitia ipuin-lehiaketan idatziak aurkezteko epea, irailaren 15era arte luzatuko dana. Lehiaketa hau Julene Azpeitia idazlearen gorazarrez egiten da, eta helburua dau euskerazko literatur sorkuntza bultzatzea.

Parte hartzeko 18 urtetik gorakoa izan behar da. Aurkeztuko dan lana originala izango da, euskeraz sortua, 6 orrikoa gehienez, eta Zumaiako udaletxean aurkeztu beharko da.

Zumaiako Udalak izentautako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 eurokoa irabazlearentzat, 1.500 eurokoa bigarrenarentzat, eta 1.000 eurokoa Zumaiako lanik onenarentzat.