Zeberioko Manu Etxebarriak dinoanez, Iluntze guztietan ermitetan abemariak joten izan dira, batzuetan parrokiakoa entzuten ez zalako; horregaitik ermita eta eleiza bakotxean egiten ziran. Hiletetan be joten ziran. Andariak baserritik eleizaraino joaten ziran andabidetik, eta ermitako kanpaiak lagundu egiten eutson eleizakoagaz konbinau arte. Parrokiako kanpaiakaz hildakoa gizonezkoa edo andrazkoa dan jakiten genduan, bikoa edo hirukoa zan. Eta kanpai bueltakoa izan ezkero umea zan. Gaur asko aldatu da baina Zeberion hondino be joten dira kanpak, tokadak. Sutea zanean be joten ziran kanpak harik eta jentea joan arte.
Kanpai-hotsak




