Dakienak dakiLiteratura

Kantutegiari buruzko jardunaldia Mintzolan

Posted on

Mintzolak urtero eratzen dauan jardunaldian, aurten kantutegiaren ondarea hartuko dabe aztergaitzat. Mintzolagaz batera, antolaketan parte izango dira Eusko Ikaskuntza, Eresbil eta Labayru Fundazioa. Erakunde guztiok dabiz beharren kantu eta musikaren ganeko materialakaz, eta bakotxak bere artxiboa dauka. Baina galdera bat dago mahai ganean: komeni da artxibo bateratu bat egitea? Lagungarri izango litzateke erabiltzaileentzat? Eta egitekotan, zelakoa izango beharko litzateke?

Artxiboetako arduradunak, ikertzaileak, kantuzaleak batzeko behar-ekitaldia egingo dabe apirilaren 27an Villabonan, Mintzolaren egoitzan.