LiteraturaZahar-barriak

Klasikoen irakurraldian aurten Bizenta Mogelen ‘Ipui onac’

Posted on

Ekainaren 5ean egingo da Bilbon Klasikoen irakurraldi jarraitua, hamazortzigarren edizinoa beteko dauena. Aurten horretarako aukeratutako idazlea eta idazlana Bizenta Mogel eta haren Ipui onac liburua dira.

Bizenta Mogel ezagutzen dan euskerazko lehenengo emakume idazlea dogu. Azkoitian jaio bazan be, Markinan emon ebazan gaztetako urteak, Juan Antonio Mogel osabaren alboan. Haren gerizan idatzi zituan liburu horretan batutako ipuinak, berez alegiak.

Klasikoen irakurketan berrehun lagunetik gora parte hartuko dabe, txatalak bata bestearen atzean irakurriz liburua osotu arte. Irakurketa konpartidua da, jarraikoa. Arriaga antzokian egingo da eta bertako plazan jarraitu ahal izango da goiz osoan.