BarriketanEtnografia

Kukua

Posted on

Mungiako Eusebia Duok dinoskun lez, udabarri partean kukua etorten zan eta sanpedroetan, bagilean, joan. Kukuak arrautza bakarra egiten dau eta amilotxaren habian ipinten dau. Arrautzak diferenteak dira, baina han ipinten dau arrautzea kukuak. Kukua sanjoseetarako etorten da, baina bagila pasauta ez dau gehiago kantetan. Martiaren hogeita laurako ez badator, herriko agurerik zaharrena eta gazteena bila joaten zirala esaten zan; baita lehenengoz entzuten zanean, boltsikoan dirua euki ezkero, urte guztian ez zala faltauko bere.