Mungiako Udalak aurten be olerki-lehiaketa eratu dau, Lauaxeta herriko poeta handiaren omenez egin ohi dauen moduan.
Aurten Itxasora! izenburua ezarri dabe parte hartuko daben idazlan guztientzat. Gaia nahi dan eran landu eta asmau ahal izango da, baina izenburu horretara egokituta.
100 eta 200 bertso-lerro bitartean euki behar dabez idazlanok, beti be euskeraz idatzita eta originalak direla.
Lanak azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.