LiteraturaZahar-barriak

Lautan hiru antzerki-jaialdia

Posted on

Zazpigarren aldia Lautan hiru antzerki jaialdia egiten dena Bilbon. Aurtengo edizinoa lau eguenetan egingo da (otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an), eta guztira 8 ikuskizun egongo dira ikusgai.

Egitasmoa alkarlanean egiten dabe Euskaltzaindiak, Tartean konpainiak, BIRA Kulturguneak eta 7Katuk, Bilboko Udalak babestuta.

Aurtengo jaialdiak gazteen esparrura jo dau, lelo honegaz: Gazte gara gazte eta ez dugu (zuen) antzerkia maite.

Formatu txikiko lanak antzezten dira LAUTAN HIRU jaialdian orokorrean, bai iraupenari, bai muntaketari jagokonez, normalean 20-40 minutuko piezak izaten dira eta. Aurten be sei agertokitan antzeztuko dira: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15), BIRA Kulturan (Erronda kalea, 2); Cafe Bar Bilbaon (Plaza Barria, 6); 7Katu gaztetxean (Solokoetxeko eskailerak), Kalderapekon (Txakur kalea, 1) eta La Sinsorga Kulturgunean (Askao kalea, 9).