Zahar-barriak

Aurten be badator Sormene

Posted on

Sormene Galdakaon kulturako sorkuntzea bultzatzeko egiten dan jaialdia da. Udabarrian urtero egiten da, eta aurten be iragarri dabe egitaraua honezkero.

Hainbat saio mota egongo dira, bai kalean bai Torrezabalen: antzerkia, ikusentzunezkoak, bertso-saioak, dantza-ikuskizun bereziak eta abar.

Horrez ganera, aurten Josi Sierrak gidatutako Bideosormene lehiaketa egingo dabe herriko gazteen artean, programako jadueretan eurek grabautako bideoen bitartez.

Ikusteko, entzuteko eta gozatzeko saioak ezeze, ikasteko tailer moduko praktikoak be hainbat egongo dira. Hori dana apirilaren 27tik 30era bitartean.