InternetZahar-barriak

Liburubila atarian liburu, irudi, audio eta gura dozun guztia

Posted on

Eusko Jaurlaritzak liburubila.eus ataria aurkeztu barri dau, orain arte beste bide batzutatik eskaintzen ebazan zerbitzuak bateratzeko. Orain atari bakar baten egongo dira eskuratzeko moduan liburuak, bideoak, audioak, dokumentuak.

Atari horretan hainbat informazino bilatu daiteke, eta batzutan informazinoa ez eze, prestamo-eskaria be egiteko modua be badago. Izan be, liburutegien sarea, eLiburutegia eta liburuKlik atarietako datu guztietara dago sarbidea.

Gero eta errazagoa da liburuen ganeko informazinoa aurkitzea eta liburuak eurak eskuratzea be. Zerbitzu ederra benetan.