LiteraturaZahar-barriak

Literaturako ikerketa egiteko beka eskatzeko epea zabalik

Posted on

Amorebieta-Etxanoko Udalak babesten dauen ‘Santiago Onaindia’ Ikerketa bekarako deialdia zabaldu dau Udaleko Ametx erakundeak. Beka euskal literaturako gaiak lantzeko da, eta euskeraz egin behar da. Bakarrean zein taldean aurkeztu daiteke, beti be arduradun edo zuzendari bat izentauta.

Interesa daukanak, irailaren 13ra arte dauka egitasmoa aurkezteko. Horretarako, egilearen curriculumagaz batera, egitasmoaren ganeko txostena aurkeztu behar da, gaia, metodologia, epeak, eta ganerako jakingarriak azalduta.

Lana egiteko urtebete eukiko dau irabazleak, eta 12.000 euroko diru-laguntza. Horrez ganera, lana argitaratu egingo da.

Argibide gehiagorako jo lotura honetara:
https://aplikazioak.amorebieta-etxano.eus/zerbikat/48340/eu/265