Dakienak dakiHizkuntza

Literaturaren Saria ALA Literatura Saria?

Posted on

“LiteraturaREN Saria”, “NobelAREN Saria”, “EnergiAREN Erakundea” eta horretarikoak erabiltea komeni da, ALA “Literatura Saria” eredukoak soilik?

Izen bi alkartzen ditugunean gehienetan aukera biak ditugu eskura: Literaturaren Saria eta Literatura Saria. Ni bide laburraren aldekoago naz ahal dala. Nobela Saria gurago, Nobelaren Saria baino. Eta bardin Energia Erakundea. Bide-gurutzea esaten deutsagu bideak gurutzatzen diran lekuari, eta ez bideen gurutzea, “cruce de caminos” esateko.

Gaztelaniaz de preposizinoaz egiten ditugunen ordeak bilatu guran, euskerea erderearen kalkatuago egiteko bidean, batzuetan okerreko bideak be erraz hartzen dira. Gogoan ditut irakurri izan ditudan honetariko batzuk: Monumentuzko ondarea, Monumentu ondarearen ordez, “patrimonio monumental” esateko.

Sexu-erasoa, holantxe labur esanda, euskaldunok ederto ulertzen dogu, nahiz eta inguruka ibilita beste honetara be esan leiteken: sexuaren kontrako edo sexuaren aurkako erasoa.

Idi-probak esanda nahikoa da idien probak luzatzen ibili barik, gaztelaniaz “pruebas de bueyes” esaten danarentzako.

Baina beti ezin izaten da bide laburrori hartu. Bertso txapelketa esaten dogu, baina ez genduke esango ume bertsolari txapelketa, ezpada ume bertsolariEN txapelketa.

Adolfo Arejita