LiteraturaZahar-barriak

Literaturari buruzko saioak

Posted on

Foru Liburutegiak aurten be ‘Literatura topaketak’ eratu ditu, martitik maiatzera bitartean, hamabostean behin. Izena emoteko epea otsailean dago zabalik.

Txani Rodriguezek eta Julen Gabiriak jardungo dabe gidari, saio bakotxean aurretik irakurritako liburua aztertuko da.

Izan be, helburua da alkarregaz testuari etekin handiagoa ateratea. Irakurri eta beste kide batzukaz eretxiak trukatuz, testuaren gaineko azterketa egitea da asmoa. Sarritan irakurketa hutsean pasau egiten jakuzan arloei erreparatuz, eta irakurraldia aberastuz.