LiteraturaZahar-barriak

«Literaturea eta ondarea» Gernikako Euskal Herria Museoan

Posted on

Euskal Herria Museoak «Literaturea eta ondarea» izeneko programa eratu dau, bertan gordeten daben ondarea euskal literatureagaz buztartzeko.

Zezeiletik bagilera bitartean sei saio egingo dabez, idazle eta aditu ezagunak alkartuta, eta gure literaturako liburu esanguratsuetako pasarteak landuta.

Lehenengo saioa zezeilaren 18an egingo da, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuaz. Hurrengo hitzorduan, martiaren 11koan, Toti Martinez de Lezearen Urak dakarrena obrearen txandea izango da, idazlea bera bertan dagoala.

Hil horren 25ean, Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan liburua, oraintsu argitaratua, jorratuko dabe. Kasu horretan be, autoreak saioan hartuko dau parte.

Apirilaren 22an izango da hurrengo hitzordua, Bernardo Atxagaren Markak ardatz, eta, maiatzaren 22an, Martha Gellhornen Pazkoa aurreko gaua liburuaz egingo dabe berba, Edorta Jimenezek lagunduta. Azken saioan, bagilaren 17an, Julen Belamunoren Hotz industriala – Ahaztutako pintoreak lanak itxiko dau zikloa, autorea bertan dala.

Topaketa guztiak 17:30ean hasiko dira, eta presentzialak izango dira, baina lekuak mugatuak diranez, aurretik izena emon behar da, 946 255 451 zenbakira deituta edo euskalherria@bizkaia.eus helbidera idatzita.