Datorren urtean, 2027an, 1927an eregi zan Mungiako udaletxearen mendeurrena izango da. Hori dala-ta, herritarrek egindako antzerkia prestetan hasi dira, herriko historiaren barri emoteko.
Antzerki horretan parte hartu gura izan ezkero, azaroaren 15, 16 eta 17an izena emon leiteke udaletxeko erakusketa-gelan.
Antzerkia bera lau bider egingo da: lehenengo hirurak Olalde Aretoan apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean eta 2an; eta laugarrena maiatzaren 9an Bilboko Euskalduna Jauregian.
Ez da lehenengo aldia herri-antzerkia egiten dabena herriko historia gogoratzeko. Aurrekariak honeek dira: Mungia elizatea eta uria (2000), 200 lagun baino gehiago batu zituana; Lauaxetari eskainitako musikala (2005), 150 persona ingururen parte-hartzeagaz; eta Gure Etxea (2019).
Parte hartzeko modu asko dagoz, horregaitik edade guztietako eta era guztietako trebetasunak dituen personak behar dira. Deialdia antzeztu, abestu edo jantzan egin nahi dabenentzat eta jantzigintzan, ule-apainketan, makillajean edota antolaketan lagundu gura dabenentzat be zabalik dago. Ekimenak hainbat modutan laguntzeko aukerea eskaintzen dau, eta trebetasun zein interes desbardineko personak alkartzea da asmoa.
Proiektu honen bidez, Mungiako Udalak herriko alkarteen arteko loturea indartuko dau, belaunaldien arteko hartu-emonak sendotu, euskerazko sorkuntzea bultzatu eta herritarrei Mungiako historia eta nortasuna balioan jarriko dituan antzezlan batean zuzenean parte-hartzeko aukerea eskaini.
