BarriketanEtnografia

Neskek ikasketak itxi eta beharrean hasi

Posted on

Berrizko Jose Joakin Biritxinagak eta Begoña Barrainkuak kontetan dabenez, neska gitxik jarraitzen eben ikasten. Begoñak 17 urterekin itxi eutsan ikasteari, beharra suertau zalako. Beharra topau ezkero, ikasketak albo batera ixten ebezan. Batzuek aurrera egin eben, baina gitxi batzuek baino ez. Emakume askok ez eben aukera handirik euki; mutilek, ostera, errazago eukien. Gizonek gogoa eta modua euki eben. Francoren kontuak ziran horreek. Harexen ondorioak dira horreek. Batzuk umeak ekarri eta zaindu eta beste batzuk beharren.