EtnografiaZahar-barriak

Ondareari buruzko hitzaldiak

Posted on

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaikoa museoen sarearen bitartez, Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo ditu. Aurtengo gaia hau da: «Ondarea arriskuan: berpiztu, iraunarazi, berriro irudikatu».

Horren harira, hitzaldi batzuk antolatu dabez gaiaren nondik norako batzuk bideratzeko. Maiatzaren 12an Jon Mentxakatorrek «Sustraidun pertsona eta herri eredua, ondare iturri» gaia erabiliko dau.

Horren ondoren, ekainaren 2an, Isabel Mellének «Heriotzari lotutako emakumeen erritualak. Galduta edo galtzeko arriskuan dagoen ondarea» landuko dau.

Eta ekainaren 23an Eusebio Corcuerak «Iraganean esku hartzea etorkizuna argitzeko» gaia erabiliko dau, ondarearen kontserbazinoari eta zaharberritzeari lotutako historia, zientzia eta konpromisoa.

Hitzaldiak Ondare Hitzaldi Aretoan egingo dira (Maria Diaz de Haroko, 11 – 1º solairua, Bilbo), arrastiko 18:30ean. Sarrerea librea izango da lekua bete arte.