Dakienak dakiHizkuntza

“Oraingo HILEAN” eta “Oraingo HILABETEAN” bardinak al dira?

Posted on

HILEAN eta HILABETEAN bardinak balira lez entzuten dogu sarri. “Oraingo HILEAN” eta “Oraingo HILABETEAN”. Bardinak al dira ba?

Egunokaz heldu da nire eskuetara herri ondare jardunaldien inguruko boletin bat, gaztelaniaz eslogantzat daroana: “Un mes cargado de actividades gratuitas repartidas por todos los rincones de Bizkaia”. Euskeraz honetara emon dabe: “Bizkaiko bazter guztiak doako jarduerez josiko dituen hilabetea”. Ontzat edo erdi ontzat jotekoa beste guztia, baina hilabetea esan beharra ete daukagu hor? Ala hilea esanda ez da nahikoa?

Nik esango neuke gutariko gehienok ondo bereizten ditugula hile eta hilabete. Hilabete da ezkondu zala, edo bi hilabete dira alkar ikusi ez garala. Guztiok esango genduke: datorren hilean edo pasa dan hilean, baina nekez: datorren hilabetean. Inbasino txar bat eragin deusku hilabete horrek.

Ordubete edo ordubete osoa behar izan dot Gasteizera ailegetako; baina ordu bat edo bi emon ditut musikea entzuten. *Ordubete bat edo bi, nekez esango genduke.

Astebete emon dot ikasten esaten dogu, baina Astea igarri barik joan da, ez *astebetea…

Urtebete egon zan giltzapean, baina lehenengo urtean estu eta larri ibili zan, ez lehenengo urtebetean

Honegaz esan gura dodana da, hilabete hori bere hesi barrura bihurtu behar dogula eta hileari askatasun zabalagoa emon.

Adolfo Arejita