Zahar-barriak

PRIMERAN, euskerazko edukien plataforma

Posted on

PRIMERAN plataforma barria agirian dago honezkero, euskerazko eta euskal edukiak ikusi ahal izateko. Plataforma doakoa da eta bere helburua euskerea eta euskal edukiak mundu osora zabaltzea da, jente guztiarentzat eskuragarri jarrita.

Mundura zabalik dagoan euskal leiho digital barrian ia eduki guztiak euskeraz edo euskal azpidatziakaz dagoz, eta 3.000 atal baino gehiago dagoz bertan ikusgai. Ikusgaien artean euskal produkzinoko eta nazinoarteko telesailak, zinea, dokumentalak, kirolak, sukaldaritza, musika eta umeentzako edukiak eskainiko dira. Horreekaz batera PRIMERAN plataformarako berenberegi sortutako edukiak egongo dira.