LiteraturaZahar-barriak

Santi Onaindia bekarako eskariak egiteko epea zabalik

Posted on

Amorebieta-Etxanoko Udalak Santi Onaindia bekarako deialdia zabaldu dau. Beka horren helburua euskal literaturaren ganeko azterketak bultzatzea da. Horretara, norbanakoak nahiz ikertzaile-taldeak aurkeztu daitekez.

Eskariak udalean bertan aurkeztu behar dira azaroaren 24ra arteko epean, eta saria 12.000 eurokoa da.

Beka-deialdi hau urte birik baten egiten da, eta honezkero azterlan-bilduma ederra ekarri dau emaitzatzat. Izan be, Labayru Fundazioa arduratzen da argitalpenaz.