LiteraturaZahar-barriak

Sarako Idazleen Biltzarra asteburuan

Posted on

Urriaren 8tik 11ra bitartean egingo da aurten Sarako Idazleen Biltzarra, hain zuzen be hogeta hamezortzigarren edizinoa.

Hasteko, urriaren 8an eta 9an Ikusi Makusi, haur eta gazte literaturaren azoka egingo dabe, barikuan eskolen eguna, eta zapatuan familien eguna. Tartean beste jarduera mota asko egingo dira: topaketak liburugileakaz, irakurketa musikatuak, dantza, musika eta zirku ikuskizunak…

Domekan izango da Biltzarra bera, eta astelehenean profesionalen eguna. Bertan euskal literaturaren eta emakumeen arteko hartuemona aztertuko dabe.

Aurten 130 egilek, 19 argitaletxek eta 21 alkartek parte hartuko dabe Sarako topaketan. Pandemiak behartutako atzerapena bai, baina beste neurri batzuk arindu egingo dira, kasurako ez da aforo mugarik egongo. Ha ta guzti be, azokara sartzeko osasun agiria beharko da.