LiteraturaZahar-barriak

Umeentzako ipuinak euskeraz sarean

Posted on

Umeentzako materialak euskaraz eskaintzea helburu hartuta, hona beste adibide bat, ipuin interaktiboak. ERA Belaunaldi berrien aukera Nafarroan sortutako egitasmoa da, eta hainbat baliabide ditu sarean umeakaz egiteko, beti be euskerea erabilteko.

Baliabideon artean ipuin interaktiboak ipini dabez, aurrera eta atzera egiteko norberak egin ezeze, pertsonaien zaratak eta mobimentuak be norberak eragiteko aukerea emoten dau.

Dala gurasoak etxean, dala eskolan edo lagunekaz, ipuin politak dira euskeraz entzun eta zeozelan erabili ahal izateko. Umeentzat irudi politak daukiez, eta efektuen bitartez oso dibertigarriak izan daitekez.