Lehiaketa honetan bertsopaperak aurkeztu behar dira, gura dan gaiari buruz eta gura dan beste lan aurkezteko aukereagaz, beti be originalak izanda. Irailaren 30era arteko epea dago horretarako.
Kategoria bi dagoz parte hartzeko: helduak, 18 urtetik gorakoak; eta gazteak, 17 urtera artekoak. Helduek gitxienez 8 eta 12 bertso bitartean egin beharko ditue, eta gazteek 6 eta 10 bitartean. Bai gaia bai doinua libreak izango dira.
Maila bakotxean hiru sari emongo dira. Helduenean, lehenengoak txapela eta 1.000 txapela, 1.000€ eta garaikurra hartuko ditu; bigarrenak 700€ eta garaikurra, eta hirugarrenak 400€ eta garaikurra.
Gazteenean lehenengoak txapela, 300€ eta garaikurra hartuko ditu; bigarrenak 200€ eta garaikurra eta hirugarrenak 100€ eta garaikurra.