LiteraturaZahar-barriak

Augustin Zubikarai sarirako deialdia zabalik

Posted on

Ondarroako Udalak urtero deitzen dau Augustin Zubikarai saria nobela laburrak sortzeko. Aurten be egin dau deialdia eta lanak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 30era arte.

Saria nobela laburra sortzeko beka bat da. Horretarako, lanaren zirriborroa aurkeztu behar da, eta behin saria erabagita, urtebete eukiko dau iirabazleak nobelea idazteko.

Bekea 6.000 eurokoa da, baina bigarren sari bat be badakar; izan be, Elkar argitaletxeak argitaratu egingo dau.