Egunotan hainbat ekitaldi dagoz gure lehenagoko idazle-euskaltzaleei buruz. Euskaltzaindiak, Resurrección M. Azkue gogoratzeko, ekitaldi-programa zabala prestau dau Bilbon eta Lekeition. Tartean, erakusketa ederra dago Euskal Museoan, Azkue handiaren lan-arlo guztietako emaitzak erakusteko.
Gabriel Aresti be gogoan daukagu. Hari buruzko dokumentala Zinebin aurkeztuko da, bilbotar idazlearen poesiak euskal kantagintzan itxitako arrastoaren barri emonaz. Gaur eguneko emakume kantarien ahotsetan emonda datoz Arestiren kanta ezagunak. Bertan ikusiko ditugu Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Paul Beitia, Maider Galardi, Ane Garcia, Andoni Imaz, Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Kattalin Barcena, Josune Arakistain, Lide Hernando eta Ana Arsuaga Arestiren kantuen bertsinoak eginaz.
