LiteraturaZahar-barriak

Kafkaren Metamorfosia irakurten

Posted on

Kafkaren Metamorfosia idazlan klasikoa da literatura unibersalaren historian. Eta horixe aukeratu dabe aurten «Klasikoen irakurketa jarraitua» egitasmoaren barruan, Arriagan laurehun lagunen artean irakurteko.

Bilboko Bilbozarra euskaltegiak eratzen dauen ekitaldi hau, euskerako ikasleen omenaldia da. Hori dala-ta, irakurten parte hartzen dabenen artean, ikasle-irakasle asko dagoz, baina agintari eta gizarteko hainbat eta hainbat arlotako ordezkariak be badira.

Aurreko edizinoetan euskal idazle klasikoen lanak irakurri badabez be, aurten itzulpenari bere lekua egiteko eta balio emoteko, itzulpen bat aukeratu dabe.

Irakurraldiaren inguruan beste hainbat ekintza be badira: hitzaldiak, erromeria…