HizkuntzaZahar-barriak

Badator aurten be Durangoko Azoka

Posted on

Durangoko Azoka euskal kulturaren erakusleihorik handienetakoa da eta danok agendan daukagun data. Aurten be badator, Kulturaren plaza tituluagaz ganera, bere izaerea ondo erakusteko.

Liburuak eta diskoak erakusteko lekua zana, handitzen joan da, eta azokaren inguruan beste erakusleku asko sortu dira, musikariak, literatura-sortzaileak, umeentzako tailerrak, sareko gaiak agirian ipinteko, baina hartu-emon zuzenaren bitartez.

Abenduaren 5etik 8ra Durangon da zita.