BarriketanEtnografia

Artzain-txakurrak

Posted on

Atxondoko Jesus Eguzkizak kontetan dauanez, artaldea ondo zainduta dago txakurrarekin. Txakurra artzainaren salbazinoa izan ei da. Lehena-lehena ez zan txakurrik erabilten, eta, sarritan, gaixotasun larriren batek hartzen zituan gure artzainak; hau da, behin busti, hurrengoan hotz, hurrengoan eguzki eta abar, bularreko gaixoa hartzen eben. Txakurra artzaintzarako hezi ebenean, pausu ikaragarria izan zan. Gaur egun, oso ospetsuak ditugu Gorbeia aldeko artzain-txakurra gorrizkea eta Anboto aldeko artzain-txakur zurizkea. Horreek artzain lagun betikoak ditugu. Gaur egun txapelketak egiten dira, zer txakurrak batzen dauen hobeto artaldea, baina lehen beharrizanak eragindako lanbidea zan, artzainak bere txakurra ondo hezita eukitea. , ez zan egoten afaririk.