LiteraturaZahar-barriak

Bizkaidatz Txikian parte hartzeko epea zabalik

Posted on

Liburutegien Nazinoarteko Egunagaz batera aurkeztu dabe Bizkaiko Foru Aldundiak urtero eratzen dauen Bizkaidatz Txikia literatur lehiaketa. Bederatzigarren edizinoa da aurtengoa, eta aurrekoetan moduan, idazle batek asmautako hasiereari jarraipena emon behar deutsie idazle barriek.

Euskeraz Aiala Garabietak hasitako istorioari emon behar jako jarraipena, Nomada izenekoari. Gaztelaniaz Lola López de Lacalle Caramelo izeneko istorioa proposatu dau.

Parte hartzeko maila bi banatu ditue: Lehen Hezkuntzako 3-6 mailakoentzat batetik, eta DBHko 1-4 mailakoentzat bestetik.

Testuak 4-5 orrialdekoak izan behar dira, eta zezeilaren 10era arte dago epea zabalik aurkezteko.