Zahar-barriak

‘Carmen Mendiguren’ pastorala Zamudion

Posted on

Zamudioko Lagatzu Euskera alkarteak hogei urte daroaz euskerea eta euskal kulturea zabaltzen herrian. Lagatzu Eguna be ospatzen dabe, eta horren harira, ekitaldi edo jarduera bereziak prestau izan ditue.

Aurten, herritarren artean ‘Carmen Mendiguren’ pastorala prestau dabe, Zuberoako pastoralen estilora. Carmen Mendiguren andereñoa izan zan, Emakume Abertzale Batzako kidea, Polixene Trabudua zanaren jarraitzailea.

Pastoralari itxurea emoteko Josu Camararen laguntasuna euki dabe, eta Etxahun Lekueren koplak erabili dabez. Antzezpena bagilaren 24an izango da, eguerdiko 12:00etan.

Jente askok laguntzen dau alkartea aurrera eroaten, bazkideek ez eze, osterantzeko herritarrek be. Eta holako jarduerakaz aurrerantzean be animauko ditue herritarrak, seguru, errelebo faltea igarten badabe be.