Aspaldiko urteotan asko zabaldu dira, batez be hedabideetan, berbaz nahiz idatziz, datozen egunetan edo datozen asteetan lango esakerak. Jakina, normala da singularrez holan esatea: datorren astelehenean, datorren astean, datorren hilean edo datorren urtean. Baina euskera berez eta birritan pentsau barik egiten dauenak ez dau hori pluralez esaten: datozen egunetan edo antzekorik.
Zelan esaten dogu? Hurrengo erabilita. Datorren barikuan afari eder bat egingo dogu, baina Hurrengo barikuetan barau egingo dogu, zeinda garizumea balitz lez.
Datorren egunean be ez dogu erabilten; hurrengo egunean, beti. Datozen egunetan ez dogu erabilten; hurrengo egunetan, beti.
Eta bide beretik: hurrengo asteetan, hurrengo hileetan, hurrengo urteetan. Gitxiago erabiliko gendukez, ez datorren mendean, ez hurrengo mendeetan. Seguruena, orain bizi garenik gehienok ezagutu be ez ditugu egingo.
Datozen egunetan, edo gura bada datozen gauetan esatea moda kontu hutsa da. Euskal hiztunon berbeta-modu normalari atzea emonda, jakitun usteko batzuk asmatu dabena. Eta gero, orioaren antzera, uraren gainean berez-berez zabaldu dana.
Adolfo Arejita




