BarriketanEtnografia

Ermitetako kofradiak

Posted on

Berrizko Lazaro Milikuak dioskun lez, Berrizko ermitetan kofradiak dagoz, eta seguru izango zirala udaletxearen aurretiko administrazino-erakundeak. Kofradiak auzoetan dagoz. Gaur egun ermiten zaintza kofradien eskuetan dago, baina euren jaubetza gerra ostetik eleizearena da. Sarriako Urdaiaga ermitako kofradia ezagutu dau berak, eta lehen etxe batetik bestera pasetan ziran urtero kontuak, santuaren irudia, abadearen jantziak eta liburuak… Orain danon artean eroaten dabez kontuak.