EtnografiaZahar-barriak

Errogatibei buruzko hitzaldia Igorren

Posted on

Gure herrietan ohitura zabala izan da oraintsura arte errogatibak egitea. Urkiola, Arantzazu… holango lekuetara herri askotatik egin izan dira. Arratian orain be urtero-urtero egiten da errogatibea San Antonio egunaren hurrengo astean. Jente asko joaten da autobusez, autoz eta oinez.

Baina zer dira errogatibak? Munduan beste leku batzutan be egiten dira, non? Ze antzekotasun eta alde daukie? Noiztik datoz Urkiolako errogatibak?

Galdera guztiok erabiliko ditu Ander Manterolak Igorren ekainaren 2an egingo dauen hitzaldian.