Gero eta gehiago entzuten da hor-hemen, aurtengo urtea esateko, Bi mila hamaseian, edo lehengo mendeko urteren bat bada, esaterako: Mila bederatzirehun larogeian. Gaztelaniaz, egia esan, dos mil dieciséis esaten da. Bat datoz honetan euskera eta gaztelania?
Tristeena, barritz, euskera jasotzat saltzen dan horretan entzuten dirala bi mila hamabost, bi mila hamasei eta horretarikoak. Idatziz ez da arazoa, zenbakiz idazten ditugu eta: 2016. Baina gaztelaniaren gramatika apliketan dogu, ez euskerarena.
Euskeraz, zenbaki unidade nagusiak, hogeitik gorakoak, eta bidez lotzen ditugu txikiakaz. Hogeta (bi). Berrogeta (hiru). Hirurogeta (bost). Larogeta (sei). Eta ehundik gorakoak bardin: ehun eta hamar (ehunda hamar, ahoz), bostehun eta hogei (bostehunda… berbaz).
Eta urte kontuan, zelan milakoetan gabiltzan, Kristo ondoko bi mila eta hamaseigarren urtean gagozala esan beharko da. Bestetara ezin da.
Adolfo Arejita




