HizkuntzaZahar-barriak

Euskerazaleak alkarteak jarduera barriak aurkeztu ditu

Posted on

Urtero ohi daben moduan, aurten be Euskarazaleak alkarteak Euskal Astea eta ipuin-sariketa egingo ditu.

Euskal Astea zemendiaren 26tik 29ra bitartean izango da, egunero hitzaldi bana: Angel Larreak 26an «Mito zarrak gaur egun» gaia erabiliko dau eta 28an «Sorgiak Bizkaian»; 27an Paulo Atutxak «Colonen barriak I» gaiari buruz berba egingo dau; 28an Klaudio Barroetak «Sagardoa eta botila» izango dau hitzaldiko gaia.

Ipuin-sariketan parte hartzeko, hilaren azkenera arte bialdu daitekez ipuinak, hiru edo lau orrikoak, Colon de Larreategi 14, 2.eko egoitzara. Bost sari dagoz eta lehenengoak 300,00 euro ditu.