ArgitalpenakHizkuntzaZahar-barriak

Euskerea mundu birtualean Europara begira jartzeko estrategia bila

Posted on

Euskerea Europa mailan dabilzan estandarretara ekartea ezinbestekoa dogu, beste hizkuntzen mailan ibiltea gura badogu.

Euskerean estrategia digitalaren bila eta Europari begira: ahor helburu bikotxa gure hizkuntzarentzat. Horretan pentsetako jardunaldia eratu dau Eusko Jaurlaritzak urriaren 28an.

Hizkuntzen teknologien arloan zer egiten dan, beste hizkuntza batzuetako esperientziak konpartidu, eta euskerearentzat erreferenteak bilatzea dira, besteak beste, jardunaldi honen helburuak. Islandia, Gales edo Estoniako esperientziak ezagutu ahal izango dira.

Parte hartu gura izan ezkero, urriaren 23rako izena emon beharko da. Online izango danez, behin izena emonda esteka bialduko dabe handik sarbidea izateko hitzaldietara.

Programea: Euskararentzako estrategia digitalaren bila Europari begira