HizkuntzaZahar-barriak

Fonoteka, audio-corpus barria eskura

Posted on

Entzuteko dokumentuak batzen dira fonoteka.labayru.eus helbidean. Urteokaz Bizkaia Irratiak eta Labayru Fundazioak alkarregaz egindako egitasmoaren barruan, irratian egiten diran saioetatik batzuk gordeteko modukoak dirala-ta, webgune hau sortu dogu Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.

Irratiak saio interesgarri asko eta asko sortzen ditu, baina egunerokotasunak eraginda, saiook badoaz, galdu egiten dira. Horreetatik kultura aldetik, personaien aldetik, gaiaren aldetik… interesgarri eretxitakoak gordeteko egin da Fonoteka birtual hau. Edozein momentutan edozeinek erabili ahal izateko.

Tresna ezin hobea da konsultak egiteko, baina baita be euskerazko eskoletan erabilteko.

Era guztietako gaiak gorde dira. Irratiko kolaboradore ohikoen saioak kasurako, Iñaki Goiogana historiari buruz, Adolfo Arejita hizkuntzari buruz, Juan Ignazio Pérez Iglesias zientziari buruz…

Aktualidadeko gaiei buruz egindako alkarrizketak dira beste arlo garrantzitsu bat: kantari, kirolarien gorabeherak, gertakarien ganekoak…

Jente ezaguna eta anonimoa, danetarik dago, gaietan besteko ugaritasuna, erabiltzaile mota guztiak asetzeko beste.