Zahar-barriak

Gida Bira

Posted on

Abenduaren 3an Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, hainbat ekitaldi saio berezi eta ospakizun egingo dira han eta hemen.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskararen Etxeak egitasmo berezi bat antolatu dabe alkarregaz egunotan Foru Aldundiaren babespeko museoetan egiteko, Gida Bira izeneko programea atondu dabe.

Bertsolaritza eta ondarea batuko ditu egitasmo horrek, azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean. Izan be, hainbat bertsolari egongo da museoetan, bertako gidarien azalpenak osatzen, bisitarien gozamenerako.

Kasu guztietan derrigorrezkoa da izena emotea. Hona agenda:

  • Azaroak 29: Bermeoko Arrantzale Museoan, Ander Elortegi eta Enare Muniategi bertsolariak.
  • Azaroak 30: Arkeologia Museoan, Bilbon, Iruri Altzerreka eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak; eta Euskararen Etxean, Maite Sarasola eta Xabat Galletebeitia.
  • Abenduak 1: bost saio izango dira: Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan Koldo Gezuraga eta Izaro Bilbao; Muskizen El Pobaleko Burdinolan, Iruri Altzerreka; Euskal Herria Museoan, Gernikan, Iker Uriarte eta Janire Arrizabalaga; Santimamiñen, Kortezubin, Aissa Intxausti eta Aitor Etxebarriazarraga; eta, azkenik, Txakolin Museoa-Txakolingunean, Bakion, Jone Larrinaga eta Asier Galarza.
  • Abenduak 3: saio bi egongo dira, Xabat Galletebeitia eta Ane Labaka bertsolariak Bizkaiko Foru Jauregian; eta Maite Sarasola eta Eneko Abasolo Abarkas Ondare Aretoan.