HizkuntzaZahar-barriak

Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Posted on

Abenduaren 3an, Frantzisko Xabierren egunean, ospatzen dogu Euskerearen Nazinoarteko Eguna. Horren inguruan hainbat ekitaldi, saio, eta jai egiten dira.

Egunari berea emoteko, aukera ona izan daiteke Bilboko La Bolsa eraikinean dagoan erakusketa ikustea, «Bilbo, euskararen hiriburua. 1876-2024». Bertan, Bilbon euskereak euki izan dauan presentziaren bilakaera azaltzen da.

Toponimiatik hasi; XIX. mendeko idazle ezagunenak gero gerra aurrerarte; gerra osteko isiltasuna eta diktaduratik honako ibilbidea, labur-labur eta ondo jarraitzeko moduan aurkeztuta dagoz.

Erakusketa ibiltaria da, abenduaren 5era arte egongo da hor, eta gero beste barruti batzuetan jarraituko dau bere bidea.