LiteraturaZahar-barriak

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren zenbaki barria

Posted on

Labayru Ikastegiak ateraten dauen Idatz & Mintz Literatur Atalen sorta aldizkariaren 51. zenbakia argitaratu barri da.

2011ko lehenengo ale honetan, literatureagaz lotutako hainbat idazlan batu dira. Alde batetik Aita Lino Akesolo ekarri dabe gogora Adolfo Arejitak eta Juan Manuel Etxebarriak artikulu banatan.

Sorkuntza aldetik, Lourdes Unzueta, Amaia Iturbide eta Iratxe Ormatzaren narrazino bana dakarz. Eta Luigi Anselmiren Bortz olerki llabur.

Herri literaturako atalean, Jabier Kalzakortak Brodatzen ari nintzen balada ezagunaren bertsino barria emoten dau, Altzaikoa.

Sebastian Gartzia Trujillok euskera baserri-hizkuntza ete dan zalantzan jartzen dau saio moduko artikuluan.

Eta amaitzeko, Arantza Etxebarriak Francisco Javier Arrietaren Itsaso aldetik izeneko liburuaren erreseina idatzi dau.

Zenbaki betea dogu ale hau, aurrekoen antzean. 2010ean 50. zenbakira heldu zan aldizkaria aurrera doa, muga hori ez dala helmuga izan gogoratuz.